OLENTZERO Olentzero joan zaigu mendira lanera intenzioarekin ikatz egitera. aditu duanean negua heldu dela lasterka etori da berria ematera Horra, horra, gure Olentzero pipa hortzean duela eserita dago kapoiak ere baitu arraultzatxuekin bihar meriendatzeko botila ardoakin Olentzero buru handia entendimentuz gabia bart arratsean edan omen du hamar arrobako zahagia! ai urde tripa handia, tragatu bait du, tragatu bait du, ai urde tripa handia, tragatu baitu zahagia. ------------------------ OLENTZERO BEGI GORRI Olentzero begi gorri nondik ateri duk arrai hori zorioneko erreketan arratseko hameketan. Armairuan xagua haren onduan katua etxe honetako sariakin beteko dugu zakua. ------------------------ HATOR HATOR Hator, hator mutil etxera, gaztainaak zimelak jatera, Gabon gaba ospatutzeko aitaren ta amaren ondoan. Ikusiko dek aita barrezka, amaren poz atseginez. Eragiok mutil aurreko danbolinari, gaztaņak erre artian, gaztaņak erre artian, txipli, txapla pun. Gabon gaba pozik igaro daigun. ------------------------ EDURRA TEILATUAN Edurra teilatuan, abarra basoan, taloak erretzeko irina auzoan. Rau, rau, rau, rau, rakataplau! Hau duk umorea, utzi alde batera, euskaldun jendea. Kortan daukagu txala, hezurra ta azala Aita San Antoniok loditu dagiala. Astean bariku bi zapatuan beti domekan okelea auzoan ikusi. Edurra teilatuan, zakua lepoan, ibili beharko joat aurtengo neguan. Gaztea nintzenean, denbora batean, ez nintzen sosegatzen ezkondu artean. Ezkondu eta gero hilabete gabe porrusaldea neukan oliorik gabe. Porrusaldatxo likin, olio gabea, ez nintzen ni gaztetan holako zalea. ------------------------ ALAKINKIRI Erran dut, erranen eta errango, ez naiz isilik egongo, plaza hontako dama gazteak ez dira moja sartuko. Ala kinkiri, ala kunkuru, ala kinkiri kunkuru kanta, ala kinkiri kunkuru kanta gu bezalakoak dira, hola! Erran dut, erranen eta errango, ez naiz isilik egongo, plaza hontako gizon gazteak ez dira fraile sartuko. Ala kinkiri, ala kunkuru, ala kinkiri kunkuru kanta, ala kinkiri kunkuru kanta gu bezalakoak dira, hola! Erran dut, erranen eta errango, ez naiz isilik egongo, plaza hontako gazte guztiak ezkontzan dira sartuko. Ala kinkiri, ala kunkuru, ala kinkiri kunkuru kanta, ala kinkiri kunkuru kanta gu bezalakoak dira, hola! ------------------------ DRINGILIN DRON Dringilin dron, gaur Gabon, dringilin dron, gaur Gabon, sabela betea daukat eta besteak hor konpon. Mazkelo bete aza egosi, ori, zuri ta gorriak berehala iruntsi neutzazan azkenengoko orriak. Hiru ortzeko tresnatxo batez, morokil-ore bai litzan ezti-lapiko haunditxu bati barrua uts-uts ein neuntsan. (Arabako Aramaioko kanta.) ------------------------ URTE BARRI Urte barri karri txarri belarrri dekonak ez dekonari nik ez dekot eta niri intxaurtxu bi eta hiru kastaina. Mari montaina Hemen gatoz lau Kanpaia jotzen bi emoizu limosnia txakur bat edo bi. (Bizkaiko Eako kanta.) ------------------------ HORRA MARI DOMINGI Horra Mari Domingi, begira horri. Gurekin nahi duela Belena etorri, Atera beharko duzu gona zahar hori. Atoz! Atoz! Zure bila nenbilen ni. Atoz, goazen, adora dezagun Belenen jaio da haurtxo eder hori. (Luis José Urteaga Iturrioz.) ------------------------ BERTSO BATZUEK Bertso batzuek orain ditzagun kantatu. Zuek hasi zarete eta guk jarraitu. Tristerik dagoena dezagun alaitu. Aspertzen garenean isilduko gaituk. Gabonak direlako gabiltza kantari. Neska eta mutiko denok bertsolari. Eustsi nahi genioke ohitura zaharrari. Pake eta Zorion entzule denori. Olentzero jaunari egin denok kanta. Asto baten gainean laister dator eta. Bihar azalduko da jostailuz beteta. Euskal Herriko haurrak ez dauzka ahaztuta. Kanta dezagun orain txandaka azkena. Bertantxe bukatzea izango da onena. Igaro ezazue ba guztiok gau ona. Datorren urtera arte besarkada bana. (Ordizian abesten den bertsoa.) ------------------------ BESTETAKO ONGI NAGO Bestetako ongi nago arropa onez beterik. Oinetikan bururaino berritan panpinaturik. (Lapurdiko Sarako kanta.) ------------------------ DIN DAN DON Din dan don, din dan don! Eguberri on! Zorion, zorion! gabonak, din-dan, don! Din dan don, din dan don! Eguberrion! Zorion, zorion, Gabonak Gabon! Izar bat hasi da dizdizka zeruan berri onak zabaltzen ari zaigu munduan. Jaio da, jaio da, Jaunaren semea, askatxo batean dago, lastoen gainean. Din dan don... Aingeruak kanta, artzain onak dantzan, Jainkoaren jaiotzan Pakea eta Haintza! Astoak, aja-ja! Idiak, muu-mu! estalpe zaharrean kantuan ari zaizkigu. Din dan don... Antxon eta Peru, artzain buruzuri, izarrari jarraika biak datoz arinka. Menditik barrena, haurtxoarengana, artzain bakoitzak darama arkumetxo bana. Din dan don... ------------------------ ELURRA TEILATUAN Elurra teilatuan zakua lepoan ibili beharko degu aurtengo neguan. Riau, riau, riau riaukataplau... hau dek umoria utzi alde batera euskaldun jendia. ------------------------ GABON GABIAN Gabon gabian oituten dogu guztiok opari ona bixigu, lebatz, makilau saltzan bakoitzak berak al dauana Gero txurrun plin plan ardau eta pattarrak artuak hartuta sagu saguka. (J.M. Errati.) ------------------------